Nola lotzen dira Elhuyar eta Berrikuntza Soziala?
Elhuyar Aholkularitzak onura soziala eragiten duen neurrian, gizarteari berari onura dakarkioten egitasmoak sustatzen ditu: euskararen sustapenaren eta hizkuntzen bizikidetzaren inguruan; bizitza komunitarioa eta kultura politikoa politika publikoen zerbitzura jartzeko ahaleginean; gobernantza-eredu berriak sustatzen; eragileak subjektu aktibo bihurtzeko bidean; gizartearen aniztasunean eta adostasunean oinarritutako lan-metodoak ezartzen; eskualdeko eta herrietako nortasuna sendotzen; hausnarketa eta eztabaida sustatzen eta abar.
Berrikuntza soziala eragin nahi dugu pertsonen eta pertsonekiko konpromisoa indartzeko, parte-hartzean oinarritutako gestio-eredua sendotzeko, gure inguruko enpresa eta erakundeentzat erreferentziazkoa izan daitekeen eredu bat eskainiz.
Zertarako bultzatu Berrikuntza Soziala?
Gaur egun ikuspegi sozialetik ditugun erronka edo galderei erantzun berriak emateko, tokian tokiko komunitatea horretan inplikatuz. Berrikuntza sozialak sustatu nahi duena da komunitate bateko eragile nagusiak (enpresak, erakunde sozialak, hezkuntza-erakundeak eta erakunde publikoak) artikulatzea, ahalmentzea eta norabide konpartitu eta humanoago bati begira lanean jartzea.
Berrikuntza Soziala neurtzeko ebaluazio-tresna
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak lagunduta, berrikuntza sozialaren inguruko teoriak eta praktikak aztertuz, guretzat baliagarri izango den lan-marko bat sortu dugu, bertan jasoz hurrengo urteotan Elhuyarrek zein euskal gizarteak, oro har, berrikuntza soziala egiteko garaian kontuan hartu beharreko elementuak. Lan-marko horretan oinarriturik, proiektuak ebaluatzeko ebaluazio-tresna bat zehaztu eta tresna gisa garatu dugu, egiten dugun lanarekin gizartean dugun inpaktu positiboa areagotzeko asmoz.
Comments are closed.