Berrikuntza Soziala - Elhuyar
Berrikuntza Soziala

Debabarrena Berritzen 2017

Dberritzen_definitiboa

Debabarrena eskualdeko berrikuntza sozialean eragiteko prozesua da Debabarrena Berritzen eta  Elhuyar Aholkularitzak eta Debegesa Garapen Ekonomikorako Elkarteak  sustatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Helburu nagusia da eskualdeko eragileen berrikuntza sozialerako gaitasuna handitzea eta eragileen arteko artikulazioa hobetzea, etorkizunean eskualdeko erronka sozialei erantzun propioagoak eta egokiagoak  eman ahal izateko eta lankidetza-proiektu berriak sortzeko.

Helburu zehatzak honako hauek dira:

  • Eskualdeko eragileekin ikasketa-prozesu bat bideratzea, berrikuntza sozialaren inguruko ezagutza eta tresna berriak eskura jarriz.
  • Eskualdeko eragileen egungo egitasmo batzuk ebaluatzea, aurrera begira inguruko komunitatean duten inpaktua edo eraldaketa-gaitasuna hobetzeko.
  • Eskualdean garatzen diren proiektuak ikusaraztea eta balioan jartzea.
  • Eskualdeko eragileen arteko harremanak sendotzea, elkarlanerako sare berriak sortuz, eskualdearen nortasuna indartuz eta etorkizunari begirako norabideaz gogoeta bateratua eginez.
  • Eskualdean berrikuntza sozialaren eremuan dinamika iraunkor bat sustatzea.

Helburu horiek lortzeko, bi lan-ildo garatu dira. Batetik, eskualdeko 6 egitasmo ebaluatuko dira, Elhuyar Aholkularitzak Euskal Herriko berrikuntza sozialean eragiteko propio sortu duen ebaluazio-sisteman oinarrituta. Helburua honako hau da: ebaluazioen emaitzak aztertuta, aurrera begira eragileen eskura jartzea egitasmo horiek hobetzeko gakoak eta jakintza.

Bestetik, eskualdeko eragileen arteko 3 topagune egingo dira, 2017ko martxotik ekainera bitartean. Topaguneak ikasketa kolektiborako guneak izango dira, eta horietan berrikuntza sozialaren inguruko gakoetan sakontzeko aukera egongo da, horretarako eskualdetik kanpoko esperientzia edo praktika onak ezagutuz, eskualdeko egitasmoen inguruko ebaluazioen emaitzak eta ondorioak landuz eta aurrera begirako erronkak zehaztuz.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

footerra
Back to Top