Debabarrena Berritzen proiektuan Topagunea izeneko elkarlanerako gunea sortuko da eskualdeko eragileekin batera. Guztira, hiru Topagune egingo ditugu:
- Lehenengo Topagunea: martxoaren 1ean. Prozesuaren xehetasunak eta berrikuntza sozialaren lan-markoa azaldu ziren, eta aukera izan genuen beste eskualdeetan garatzen ari diren bi esperientzia interesgarri ezagutzeko.
- Bigarren Topagunea: maiatzaren 31n. Ebaluazioen ondorioak sozializatu eta berrikuntza soziala sustatzeko eskualdeak duen gaitasunaren inguruko hausnarketa egingo da.
- Hirugarren Topagunea: ekainaren 14an. Eskualdearen berrikuntza sozialerako gaitasuna hobetzeko neurriak proposatu, eta eragileen arteko elkarlana indartuko da.