Berrikuntza Soziala - Elhuyar
Berrikuntza Soziala

Lehenengo topagunea

Martxan da Debabarrenean berrikuntza soziala eragiteko Debabarrena berritzen prozesua

Abian da Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartearen (Debegesa) Debabarrena berritzen proiektua, Elhuyarrekin elkarlanean eta  Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Dberritzen 6

Martxoaren 1ean egin zen lehen Topagunea eta orduan azaldu zituzten proiektuaren lan-ildo nagusiak:

  • Batetik, eskualdeko 6 egitasmo ebaluatuko dira Elhuyarrek garatutako tresnaren bitartez. Hala, egitasmoek berrikuntza sozialaren irizpideak zenbateraino betetzen dituzten aztertuko da, eta aurrera begira berrikuntza sozialean eragiteko neurriak proposatuko zaizkie. Hauek izango dira ebaluatuko diren egitasmoak: Gure Balioak Saria, Euskal Kostaldeko Geoparkea, Debabarreneko Enplegu Mahaia, Eskolako Agenda 21, Ikasten Debabarrena eta Hiri-eraberritze proiektua Soraluzen. Ebaluazio horiek maiatzera bitartean egingo dira.
  • Bestetik, Topagunea izeneko elkarlanerako gunea sortuko da eskualdeko eragileekin batera. Gune horretan, ebaluazioen ondorioak sozializatuko dira, berrikuntza soziala sustatzeko eskualdeak duen gaitasunaren inguruko hausnarketa egingo da, hobetzeko neurriak proposatuko dira, eta eragileen arteko elkarlana indartuko da. Hurrengo Topaguneak maiatzaren 31n eta ekainaren 14an izango dira.
  • Prozesuari bukaera emateko, jardunaldi bat egingo da azaroan, ikasitako guztia partekatzeko.

Berrikuntza sozialaren definizioa, ezaugarriak eta Euskal Herriko egitasmoak ebaluatzeko tresnaren nondik norakoak ere azaldu zituzten.

Proiektua eta berrikuntza sozialaren markoari buruzko informazio gehiago hemen:  Debabarrena_berritzen_aurkezpena

Prozesuaren xehetasunak azaldu ondoren, hitzaldiek eta mahai-inguruak hartu zuten lekukoa, eta aukera izan genuen beste eskualdeetan garatzen ari diren bi esperientzia interesgarri entzuteko.

Dberritzen 09

Lehenik, Sakanako Oihanetik itsasora esperientzia azaldu zigun Iker Manterolak. Sakanako hariztiak baliaon jartzeko proiektua da, natura eta turismoa uztartuz.

Aurkezpena_Oihanetik itsasora

Bigarrenik, Munibe Group proiektua azaldu zuen Jon Zubizarreta Munibe Groupeko ordezkariak. Urola Erdiko mekanizatuko lau enpresek behar komunei aurre egiteko sortutako lankidetza-proiektua da Munibe Group.

AURKEZPENA_MUNIBE_GROUP

Maiatzean eta ekainean egingo diren Topaguneetan izena emateko, deitu 943820110 telefonora edo bidali mezu bat komunikazioa@debegesa.eus  helbidera.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

footerra
Back to Top