Berrikuntza Soziala - Elhuyar
Berrikuntza Soziala

Elhuyar Balioak 2017

         elhuyar_gr_CMYK

 

ELHUYAR BALIOAK

Elhuyar Taldearen balioak lantzeko prozesuaren helburuak bi izan dira; batetik,  Elhuyarren xedea eta balioak eguneratzea; eta bestetik, aukeratutako 7 proiektu edo prozesu ebaluatzea, balio horiek zein neurritan betetzen diren aztertu eta aurrera begirako proposamenak eta estrategiak definitzeko.

Elhuyarren xedea eta Elhuyarrek sustatu nahi dituen balioak adosteko,  batetik, gogoeta-saioak antolatu ditugu langileen ordezkaritza batekin, eta bestetik, gainerako langile guztien partehartze aktiborako bideak ere eskaini ditugu. Hona hemen adostu ditugun xedea eta balioak:

Xedea: Euskaratik, teknologiaz eta ezagutzaz baliatuz, eta zientzia zabalduz, gizarte aktibo, kritiko eta berdinzalea eraiki nahi dugu.

Balioak

Elhuyar honelako erakundea da:

Irekia. Barruan zein kanpoan lankidetzan aritzen gara, ezagutza partekatuz. Talde-lana eta elkarlana ditugu ardatz gure lan egiteko moduan.

Konprometitua. Gizartearekiko erantzukizuna dugu, eta gizarte-eraldaketa dugu helburu. Lanarekiko, lankideekiko zein bezeroekiko konpromisoz jarduten gara.

Ekintzailea. Esparru berrietan murgiltzen egiten dugu aurrera. Lan egiteko moduan ekimena, sormena eta etengabeko hobekuntza sustatzen ditugu.

Sendoa. Ibilbide luzea dugu, eta esperientzia handia duen lantalde gaitua dugu zutabe. Lanean ezagutza eta kalitatea bilatzen ditugu.

Enpatikoa. Pertsonak aintzat hartzen ditugu eta konfiantza oinarri hartuta lantzen ditugu harremanak. Lantaldearen zein kolaboratzaile eta bezeroen ongizatea ditugu helburu.

Ondoren, eraikitako markoa kontuan hartuta, Elhuyarrek garatzen dituen zazpi proiektu hautatu ditugu, bezeroekin lantzen ditugunak nahiz barne-prozesuak. Proiektu horietan balio horiek nola txertatzen ditugun aztertu dugu, berrikuntza soziala neurtzeko Elhuyarrek garatutako adierazle-sisteman oinarrituta. Ebaluazioen emaitzekin talde mailako ondorioak landu eta talde mailako diagnostikoa osatu dugu eta aurrera begirako hobetzekoak identifikatu ditugu; Elhuyar Taldeko balioak sendotzeko neurriak eta estrategiak landuz eta egiteko moduetan sakonduz, berrikuntza sozialaren bidetik.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

footerra
Back to Top