Urberritzen proiektua, Urola Erdiko Garapen Agentziak (Iraurgi Berritzen), Donostia-Beterri Eskualdeko Udalek (Beterri) eta Elhuyarrek elkarlanean gauzatuko dugun proiektua da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker. Proiektuaren helburu nagusia da egungo erronka sozialei erantzun propioak eta egokiak emateko eskualdeetako gaitasuna hobetzea eta berrikuntza sozialean ardaztutako dinamika iraunkor bat sortzea, babesarekin.
Proiektua urtarriletik ekainera bitartean garatuko da. Urtarriletik maiatzera bitartean eskualde bakoitzak bere prozesu propioa izango du, eta, maiatzetik aurrera, bi eskualdeek bat egitea da asmoa, eskualdeen arteko harremanak eta esperientziak landu eta partekatzeko.
Eskualde bakoitzeko prozesuaren helburu zehatzak eta egitarauak ezagutzeko, jarraitu dagokion esteka: