Data: 2016-03-16
Lekua: Potxoenea kultur etxea (Usurbil)
Bigarren saioaren helburua eskualdeko garapen-ereduaren markoa zehaztea izan zen, lehen saioan ateratako gakoetan sakonduz.
Lehenik eta behin, espektatibak landu genituen, bakoitzak Urberritzen prozesutik zer espero duen aurkeztu genuen. Segidan, prozesuaren helburu eta urratsak azaldu genituen, ikusteko espektatibak zenbateraino bat datozen prozesuarekin.
Prozesuaren xehetasunak, hemen
Ondoren, eskualdearen garapen-eredua lantzen hasi ginen, eskualdearen argazki orokorra eman genuen eskualde bezala kokatzeko, eskualdeak garapenerako dituen potentzialak azpimarratuz.
Donostia-Beterri Eskualdeko Aurkezpena
Ondorio horiek eta lehendik jada landuta zegoen ikuspegiaren definizioa oinarri hartuta, nora iritsi nahi dugun eta zer nolako eskualdea garatu nahi dugun zehazten hasi ginen.
Aurretik zegoen ikuspegi hori aberastu eta osatzeko talde-dinamika bat egin genuen, eskualdearen ezaugarriak agerian utziz. Hona hemen aipatutako ezaugarriak:
- Sare bezala egituratua, loturekin, gertutasuna (harremanak)
- Ekimena, langilea,dinamikoa
- Elkarlana, talde-lanean oso aurrera egiteko gai dena
- Soziala, kooperatiboa, talde-ikuspegia eta estrategia duena, ikuspegi kolektiboa eta zabala duena
- Ingurunea zaintzen duena, komunitatea, zailtasunei aurre egiteko gaitasunak dituena.
- Ezagutza kudeatuko duena
- Indartsua/erresistentea/potentzia duena eskuzabala/justua, alaia.
- Beste eskualdeentzat erreferente edo eredu dena eta besteei laguntzeko prest dagoena
- Moldagarria: Ikasteko prest, aldatzeko prest eta moldatzeko gaitasuna duena.Eta behar denean, egoskorra,
- Hegaldi luzekoa
- Proiektu propioa duena
- Gaitasun ezberdinak izan ditzake (elkarlana, azkartasuna edo abiadura, askea)
- Leiala
- Lasaia , segurua, emankorra (zaintza-ongizatea)
- Adi dagoena
- Txikia eta balio handikoa dena
Aipatutako ikuspegi osatua lortzeko nola lan egin behar dugun zehaztea izan zen hurrengo urratsa. Horretarako, egun kontuan hartzen diren balioak azaldu ondoren, eskualdearen garapen-bidean zein balioren arabera lan egingo dugun landu genuen taldeka eta talde handian, ondoren.
Balio hauek adostu genituen:
- ANIZTASUNA (genero, kultura, arraza…) kontuan hartu, aberasteko
- EKONOMIA ZIRKULARRA, eskualdeko baliabideak bertan erabiltzea, subirotasunaren ikuspegitik.
- EUSKALTZALETASUNA
- KULTURA (bertako ezaugarriak babestu)
- POLITIKA POSITIBOAK landu
- Parekidetasuna
- Bertakotasuna (gure marka pertsonala, bertakoa. Hizkuntza-kudeaketa lehiakortasunerako gako. Hizkuntza kontuan hartu eta horrek balio erantsia emango digu eta lagunduko digu garapenean)
- Eskumenak eta enpresen presioak. Bereizi egin nahi dugun horretatik zer egin dezakegun errealki. Horiek landu.
- ELKARTASUNA, ELKARLANA, KOOPERAZIOA, beste eskualde eta egiturekin.
- ETENGABEKO HAUSNARKETA, estrategien gogoeta, pentsamendu kritikoa.
- GERTUTASUNA (harremanak), SAREA SORTZEA.
- GARAPEN TEKNOLOGIKOA. Garrantzitsua eta ekarpen eta aukera asko ireki ditzake.
- ESKUALDEAREN NORTASUNA, IZAERA ZAINDU ETA ERRESPETATU.
- ZEHATZA (zehaztasuna)
- ERABAKITZEKO ESKUMENA.
- Gure esku dagoena, eskualdeak egin dezakeena landu eta bestea, balorean hartu bai, baina…
- Eskumena da guza bat, baina guk norabide horretan ere zerbait egin ahal izango dugu.
- HEZKUNTZA. Txikitatik baloreak transmititzearen garrantzia, hor hezkuntzak duen garrantzia (gobernantza-eredua).
Behin ikuspegia eta balioak landuta, zehaztu dugun NORA horretara iristeko zer egiten dihardugun azaldu zen gainetik, zer lerro estrategiko dauden martxan. Adostutako markoaren baitan kokatzen diren proiektuak identifikatzeko proiektuak sortu eta gauzatzeko eskaintzen diren espazioen mapa ere azaldu zen eta egun martxan dauden proiektuak aipatu ziren.
Bukatzeko, saioaren balorazioa egin zen eta eragileei etxean betetzeko fitxa bat banatu zitzaien. Helburua erakunde bakoitzak egiten duena gehiago ezagutzea da eta saio honetan adostutako balio horiek sustatzea helburu dituzten proiektuak identifikatzea, eta horiek aberastean, osatzeko aukerarik dagoen ikustea. Fitxa hori bete eta e-postaz bidali beharko dute hurrengo saioa baino lehen.
Oharrak
+ |
- |
“Izpiritu kritikoak”, proiektuarekiko ezagutza-nahiak…adieratzen dute zerbait lortzeko grina (ez gaude “egonean”…) Ongi! | Eskualdearen informazioa faltan |