Data: 2016-04-20
Lekua: Lekaio kultur etxea (Urnieta)
Hirugarren saioaren helburua eskualdeko garapen-ereduaren markoa adostea eta eragileen arteko konexioak lantzen hastea izan zen, elkarlanerako proiektuak identifikatzeko.
Lehenik eta behin, bigarren topagunean landutako Ikuspegia eta Balioak aurkeztu genituen eta horien inguruko zalantzak argitu eta ekarpenak jaso genituen. Aipatutako ekarpen horiekin behin betiko ikuspegia idatziko dugu.
Aurkeztutako Ikuspegia eta Balioak, hemen
Ondoren, eragileon arteko konexioak lantzen hasteko, lanerako gako batzuk aipatu genituen eta lanerako bi panelak aurkeztu genituen.
A PANELA: egun eragile bakoitza zertan dabilen eta zein den bere jarduera-esparrua eta eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko informazioa jasotzen duena.
B PANELA: eragile bakoitzak zein proiektu dituen martxan edo buruan. Hau da, zein proiektu nagusitan dabilen, non dauden bere behar edo interes nagusiak egun…
Lehenbizi, galeriaren teknikaren bitartez, A panelean jartzen zuena irakurri eta informazio gehiago eransteko aukera eman genien.
Ondoren, B panelean prospekzioan jasotako ideia-multzoa genuela aipatu genuen, garapen-maila eta konexio-maila ezberdinetako ideiak. Ideia hauetatik abiatuta, topaguneko parte-hartzaile bakoitzak azaldu zuen zeintzuk diren egun martxan dituzten proiektuak, eta baita buruan dituztenak ere. Bitartean, gainontzeko parte-hartzaileek honako galderak erantzuten jardun zuten post-itetan:
- Ideia horren garapenean zerbait erantsi dezaket?
- Galdera berririk sortzen zait?
Eragile bakoitzak bere ideia-blokea azaldu ondoren, konexio-posibleak identifikatzeko post-itak ezarri genituen eragile bakoitzaren gainean.
Bukatzeko, hurrengo urratsak gogorarazi eta saioaren balorazioa egin genuen. Saioan elkarren berri izateko aukera ondo baloratu zen, nahiz eta aipatu zen eragileen aurkezpenak luzeegiak izan zirela. Eragile gehiagoren falta ere azpimarratu zen.