Berrikuntza Soziala - Elhuyar
Berrikuntza Soziala

Laugarren saioa

Data: 2016-05-18

Lekua: Mirentxu etxea (Lasarte)

Argazkiak_3 025

Laugarren saioaren helburua eskualde mailako proiektuak identifikatzea eta berrikuntza sozialean eragiteko proiektuek eman beharreko pausoak eta irizpideak lantzea izan zen.

Lehenik eta behin, prozesuan landu dugun markoa eta sustatu nahi ditugun balioak gauzatzeko, elkarlanean gauzatu daitezkeen ideak/lanketak/proiektuak identifikatzeko ariketa egin genuen. Horretarako, landutako markoaren baitan kokatu genituen egun martxan dauden lanerako foroak eta baita sor daitezkeen foro berriak ere, eta labur, foro bakoitzean egiten ari direna azaldu genuen, lantzen diharduten edo lantzear dauden ideia/proiektuen berri emanez.

Garap-eredu markoaKronograma

Ikus dokumentu osoa hemen

 Ikuspegi osoa jaso ondoren, helburua izan zen foroen arteko sinergiak lantzea, zeharlerrotasuna landuz. Hau da,  batean egiten dena besterako erabilgarria den aztertzea edo batak bestea elika dezakeen aztertzea; eta behar eta interes komunak kontuan hartuta, eskualde mailako proiektuak eta lanketa-gaiak identifikatzea. Honako galdera hau izan zen lanketarako galdera:

“Erronka hauek gauzatzeko ze proiektu jarri behar ditugu martxan eskualdean? edo ze lanketa egin behar dugu?”

Talde txikietan ateratako zalantzak argitu eta ideiak sozializatu genituen talde handian. Hona hemen taldetan jasotako ideiak:

Argazkiak_3 029

Argazkiak_3 038

IDEIAK/PROPOSAMENAK

1. Taldea

  • Zaldien lasterketak turismoa bultzatzeko estrategietan txertatzea
  • Bertako produktuen ‘Vending’ zerbitzua eskualdean zabaltzea.
  • Lokal hutsak topatzeko zailtasunak daude. Horri aurre egiteko eta eskualde mailan lokal hutsen kudeaketa hobetzeko, direktorio eta kudeaketa sistema bat osatzea
  • Foro ezberdinen artean komunikazioa bermatzea, batzuen beharrak beste batzuek bete ahal izateko. Foroen arteko informazioa 3 hilabetean behin, konexioak lantzeko
  • Eskualdeko denboraren bankua sortzea
  • Eskualdeko heziketa eskolak eta eskualdeko enpresen artean koordinazio handiagoa izatea, lotura zuzenagoa izan, behar zuzenak kontuan hartzeko.
  • Enpresa sortu  berriak sareratzeko dinamizazio ekintzak sortzeko aukerak sustatzea.  Enpresa berriak dinamizatzeko beharra, coworking formatuan lanean ari direnentzat, adibidez.
  • Esperientzia handiagoa duten enpresek, sortu berriei laguntza eskaintzeko programaren bat sortzea. Hau da, enpresa “beteranoak” berriei laguntzea, tutoretza programa bat.
  • Kultura hizpide eskualdeko produktu berritzaileak sortu turismoa sustatzeko. Produktu hauek zeharka aurkeztu, bisitariak datozenean eskualdeetako enpresetara eraman bisitan, eskualdea promozionatu.
  • BIG DATA sektore guztiei zabaltzea eta ezagutzak partekatzea (Udalen laguntzarekin), eta Datuen babesaren legea kontuan hartuz.

2. Taldea

  • Teknologia arloan identifikatuta daude etorkizuneko beharrak, etorkizuneko lan-lerroa zehaztuta dago. Behar horretatik abiatuta, enpresa-beharrak eta formakuntza-eskaintzak bat egin behar dute eta lankidetza estutu.
  • Lehen sektorearen garapena: Vendinarekin lotuta, baina orokorrago, bertako produktuekin enpresetako eta ikastetxeetako zerbitzuak hornitzea. Merkatari txiki eta handien artean ere bertako produktuen sarea osatzea.
  • Zaintzarako beharra landu, 3. Adinekoen beharrak artatu; zaintza, babesa, integraziorako bidea izan daiteke beti ere enplegu duina sortuz gero.
  • Luzaroko langabetuak (50 urtetik gorakoak), kualifikatu gabeko gazteak… insersiorako enpresa batek lekua izan dezake eskualdean
  • 3. adina eta berrikuntzarekin lotuta, komunitatean bizitzeko ideia bultzatzea, zerbitzu komunak dituzten ereduak sustatzea pribatu-publikoen arteko elkarlana bultzatuz.

3. Taldea

  • Eskualdeko erlazioen egonkortasuna. Erreferentziazko puntu bat eta egonkorra behar dugu eskualdean. Zerbait behar badugu nora jo jakitea.
  • Euskara erreklamo turistikoa izatea.
  • Merkataritza Mahaian euskararen erabilerarako ekimenak txertatzea.
  • Sormen eta kultura foroaren sorrera interesgarria da.
  • Foro sozialean hizkuntza-gaia garrantzitsua da, inklusioa euskararen bidez lantzea
  • Martxan dauden foro guztietan euskara gai transbersala da.
  • 1. Sektorearen eta merkataritzaren artean harreman etengabea mantendu
  • Turismo eta 1.sektorearen arteko harremana etengabea
  • Publiko/pribatuaren arteko komunikazioa eta elkarlana; bakoitzaren beharrak identifikatu eta baliabideak ongi erabili, optimizatu.
  • Foro sozialean 3.adina, gazteak eta immigrazioaren gaiak landu.
  • Baserri eremuko 3. Adinekoen gerturapen bideak landu
  • 3. Adina eta gazteak harremanetan jarri eta proiektu intergenerazionala sortu
  • Formakuntzan ikuspegi soziala integratzeari garrantzia eman, ezaugarri teknikoez gain

4. Taldea

  • Enplegu-mahai sortzearen beharra. Ibilbide propioa beharko duen mahaia, ez foro sozialetik eratorritako zerbait bezala.
  • Kasu arrakastatsuak hona ekartzea (Kataluniako proiektuak ekartzea).
  • Ekonomia zirkularrarekin eredugarri izan daitezkeenak sustatzea, ez bakarrik elikagaien gaiarekin. Elikagaietan eman den eredua, beste arloetara zabaltzea. Tokiko txanpona sustatzea izan daiteke aukera bat.
  • Erosketa zentrala aprobetxatu bertako enplegua sortzeko.

Jarraian, proiektu berritzaile batek bete beharreko 10 irizpideak aurkeztu genituen. Berrikuntza sozialaren ikuspegitik, proiektu bat diseinatu eta martxan jartzerakoan, kontuan hartu beharreko adierazleen dekalogoa, alegia.

Dekalogoa

Ondoren, irizpideen betetze-maila jasotzeko matrizea banatu genien eragileei, eta proiektuak ebaluatzeko tresnaren aipamena egin genuen. Hementxe eskuragarri: berrikuntzasoziala.elhuyar.eus

Azken dinamikan, eragileek balorazioarekin lotzen ziren hainbat kontu aipatu zituzten, eta bukatzeko jardunaldiaren berri eman genuen.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

footerra
Back to Top