Berrikuntza Soziala - Elhuyar
Berrikuntza Soziala

Lehenengo saioa

A Lehen Topagunea Beterri 005

Lehen saioaren helburua taldea osatzea, elkar ezagutzea eta Urberritzen egitasmoa zertan datzan azaltzea izan zen. Era berean, tokiko garapeneko beste esperientzia batzuk ezagutzeko aukera izan genuen: Lea-Artibaiko Azaro Fundazioa eta Debagoineneko Bagara.

3 orduko saioa izan zen eta 30 eragiletik gora elkartu ginen guztira.

Urberritzen egitasmoa zergatik eta zertarako abiatzen den azaldu genuen lehenbizi, martxan dauden hainbat foro eta egitasmoen artean Urberritzen egitasmoko topaguneak zein funtzio eta zein leku betetzen duen azalduz.

Ikus Donostia Beterri eskualdeko Udalaren aurkezpena

Ondoren, Urberritzen proiektuaren xehetasunak azaldu genituen, iaz hasitako Beteberritzen proiektuan egindakoa gogoan hartuz. Berrikuntza soziala kontzeptua sakontzen ere jardun genuen, kontzeptuaz zer ulertzen dugun eta berrikuntza soziala sustatzearen garrantzia azpimarratuz.

Lehen Topagunea Beterri 011

Hauek izango dira proiektuaren lan-ildo nagusiak:

  • Batetik, Topagunea izeneko elkarlanerako gunea sortu da eskualdeko eragileekin batera. Gune horretan, batetik, Beterri eskualdeko tokiko garapenaren gaineko gogoeta egin eta garapen-eredu berri baterako oinarriak adostuko dira. Bestetik, eskualdeko eragileen arteko elkarlanerako proiektu berriak identifikatu eta horiek martxan jartzeko urratsak zehaztuko dira. Saioak martxoaren 16an, apirilaren 20an eta maiatzaren 4an izango dira.

  • Bestetik, Urola Erdiko Berrikuntza eta Garapen Agentziarekin batera, Trukegunea izeneko saioa egingo dute maiatzaren 18an, bi eskualdeek elkarrengandik ikas dezaten eta esperientziak truka ditzaten.

  • Azkenik, prozesuari bukaera emateko, jardunaldi bat egingo da ekainean, ikasitako guztia partekatzeko.

  • Prozesuari bukaera emateko, jardunaldi bat egingo da ekainean, ikasitako guztia partekatzeko.

Prozesuaren xehetasunak, hemen

Segidan, bi eskualdeetan garatzen ari diren estrategia eta egitasmoen berri izateko aukera izan genuen. Batetik, Lea-Artibai eskualdeko tokiko garapena sustatzeko lanean diharduen Azaro Fundazioaren esperientzia azaldu zigun Leire Arrizabalagak, Fundazioko zuzendariak.

Lehen Topagunea Beterri 015

Azaro Fundazioaren Aurkezpena

Eta bestetik, Debagoiena eskualdea dinamizatzen eta eskualdearen garapen komunitarioa bultzatzen lanean diharduen Bagara Herrigintzaren esperientzia azaldu zigun Nagore Iraolak, Bagarako zuzendariak.

Lehen Topagunea Beterri 018

Bagara aurkezpena

Bagara proiektuen panela

Izaera eta ezaugarri desberdinak dituzten eskualdeak izanik, eskualde bakoitzeko garapen-eredua zein oinarri eta balioren gainean eraiki den eta martxan jarritako proiektuetan nola islatzen diren balio horiek azaldu ziguten hizlariek. Proiektu horien garapenean eremu pribatua, publikoa eta komunitarioaren artikulazioa nola eman den eta nolako ibilbidea izan duen entzuteko aukera ere izan genuen. Ezaugarri ezberdineko eskualdeak izan arren, sustatu nahi dituzten balio gehienetan bat egiten dute biek, gizarte hobe bat eraikitze bidean iraunkortasuna, komunitatearen ahalmentzea, kohesio soziala, elkalana…bezalako alderdiek duten garrantzia azpimarratuz.

Amaitzeko, talde txikietan jarrita, entzundakoaren gaineko ideia nagusiak landu eta Beterrirako baliagarri izan daitezkeen hainbat gako identifikatu genituen.

Lehen Topagunea Beterri 043Lehen Topagunea Beterri 024

Talde-lanaren ondorioen laburpena:

Eskualdeko estrategia definitzea eta helburu definituak izateko lanketa baten beharra azpimarratu zen. Hala ere, aipatu zen eskualdea nondik abiatzen den kontuan hartu behar dela, Beterrik eskualde gisa oraindik ez duelako identitate bat garatua. Eskualde identitatea eta ikuspegia landu beharra aipatu zen.

Garapen-eredua zehazterakoan, kontuan hartu beharreko hainbat alderdi azpimarratu ziren: konpetentzia-mapak, sortzen ari diren edo suspertzen ari diren sektoreen identifikazioa , proiektuak gauzatzeko baliabideak eta baldintza, eskualdeak eskaini beharreko zerbitzuen azterketa baten beharra, arlo eta pertsonen artean ekintzailetza bultzatzea, kooperatiben mahaia…

Lea-Artibaiko ekonomia urdinaren eredua interesgarritzat jo zen, bertako beharrak bertako baliabideen bidez asetzeko planteamendua balioan jarriz. Eta Debagoineko ereduari jarraituz, herrigintza eta tokiko garapena lotzea ere interesgarritzat jo zen. Guztion ongiaren ekonomiak oinarrian dituen balioei begirada luzatu eta horietan oinarritutako ekonomia-eredua garatzeari garrantzia eman zitzaion.

Horretarako, eta proiektuak martxan jartzeko eragile aktibo baten beharra zegoela nabarmendu zen, lidergo baten beharra. Horrez gain, enpresa eta eragileak eskualdean errotu eta eskualdea garatu eta dinamizatzeko elkar koordinatu eta elkarlanean jarduteko beharra sentitzea ezinbestekotzat jo zen.

Taldeetan ateratako ondorioak oinarri, hurrengo saioetan gaian gehiago sakontzeko aukera izango da.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

footerra
Back to Top