Maiatzaren 17an Urberritzen prozesuko Topagunea egin genuen Azkoitiko Elkargunean eta eskualdeko hainbat eragile bertaratu ziren. Saioaren helburua Urberritzen prozesuan ebaluatu diren proiektuen emaitza orokorrak aurkeztea eta eskualdeko berrikuntza sozialaren gaitasunaz jabetzea izan zen; etorkizunean, abiatzen ditugun proiektuen bidez sortzen dugun gizarte-, ekonomia- eta ingurumen- inpaktua hobetzeko helburuarekin.
Lehenik eta behin, parte hartzaile bakoitzak bere burua aurkeztu eta espektatibak landu genituen, bakoitzak Topagunetik zer espero zuen jasoz. Segidan, saioaren egitaraua eta Urola eta Beterri eskualdeen artean proiektuak ezagutzeko trukeak nola bideratuko diren aipatu genuen.
Jarraian, Urberritzen prozesuan ebaluatu ditugun sei proiektuak aurkeztu genituen (erakundea, proiektuaren izaera eta deskribapen laburra, fasea…) eta ebaluazio-prozesuaren urratsak (galdetegia, elkarrizketa, talde-eztabaida) eta ebaluazio-eremu bakoitzean zer baloratu dugun ere azaldu genuen. Behin hori azalduta, ebaluazioen ondorio orokorrak aurkeztu genituen.
Emaitzak aurkeztu ondoren, norberak bere gogoeta pertsonala egin genuen, norberak bere erakunde edo proiektuari begira ikusten zituen indargune eta hobetzekoak identifikatuz.
Ondoren, hiru talde egin (Xoxote, Erlo edo Kakute) eta eskualde mailako lanketa egin eta ondorio orokorrak atera genituen. Eskualde-mailako emaitzen inguruko hausnarketa bateratua egin eta indarguneak eta berrikuntza sozialaren praktika hobetzeko gakoak identifikatu genituen.
Talde txikietan egindakoa talde handian aurkeztu genuen.Hona hemen taldeetan aipatutakoak:
Bukatzeko, jardunaldiaren berri eman eta saioa baloratu genuen.