Berrikuntza Soziala - Elhuyar
Berrikuntza Soziala

Bigarren Topagunea

Maiatzaren 31n Debabarrena Berritzen prozesuko bigarren Topagunea egin  genuen Debegesako egoitzan eta eskualdeko eragile batzuk bertaratu ziren. Saioaren helburua Debabarrena Berritzen  prozesuan ebaluatu diren proiektuen emaitza orokorrak aurkeztea eta eskualdeko berrikuntza sozialaren gaitasunaz jabetzea izan zen; etorkizunean, abiatzen ditugun proiektuen bidez sortzen dugun gizarte-, ekonomia- eta ingurumen- inpaktua hobetzeko helburuarekin.

Topagunea2

Lehenik eta behin, Debabarrena Berritzen prozesuan ebaluatu ditugun sei proiektuak aurkeztu genituen (erakundea, proiektuaren izaera eta deskribapen laburra, fasea…) eta ebaluazio-prozesuaren urratsak (galdetegia, elkarrizketa, talde-eztabaida) eta ebaluazio-eremu bakoitzean zer baloratu dugun ere azaldu genuen. Behin hori azalduta, ebaluazioen ondorio orokorrak aurkeztu genituen.

Ikus ondorio orokorrak

Emaitzak aurkeztu ondoren, parte hartzaile bakoitzak bere burua aurkeztu eta

emaitzen inguruko hausnarketa egin genuen, hausnarketa pertsonala lehenbizi eta  bateratua ondoren; eskualde-mailan eta berrikuntza sozialaren ikuspegitik dauden indarguneak eta berrikuntza sozialaren praktika hobetzeko gakoak identifikatzeko.

Bukatzeko, saioa baloratu genuen.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

footerra
Back to Top