Berrikuntza Soziala - Elhuyar
Berrikuntza Soziala

Beteberritzen 2016

betberritzenlogoa-(2)

Beterri eskualdeko berrikuntza sozialean eragiteko prozesua da Beteberritzen, eskualdeko eragileak horretarako ahalmenduz eta artikulatuz. 2014. urtean eman zitzaion hasiera ekimenari, eta Elhuyar Aholkularitzak eta Beterri Garapen Integralerako Agentziak sustatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Eskualdeko eragileekin ikasketa-prozesu bat bideratzea, berrikuntza sozialaren inguruko ezagutza eta tresna berriak eskura jarriz.
  • Eskualdeko eragileen egungo egitasmo batzuk ebaluatzea, aurrera begira inguruko komunitatean duten inpaktua edo eraldaketa-gaitasuna hobetzeko.
  • Eskualdeko eragileen arteko harremanak sendotzea, elkarlanerako sare berriak sortuz eta etorkizunari begirako norabideaz gogoeta bateratua eginez.
  • Eskualdean berrikuntza sozialaren eremuan dinamika iraunkor bat sustatzea.

Helburu horiek lortzeko, bi lan-ildo garatu dira. Batetik, eskualdeko 10 eragileren egitasmo zehatz batzuk ebaluatu dira, Elhuyar Aholkularitzak Euskal Herriko berrikuntza sozialean eragiteko propio sortu duen ebaluazio-sisteman oinarrituta. Helburua honako hau da: ebaluazioen emaitzak aztertuta, aurrera begira eragileen eskura jartzea egitasmo horiek hobetzeko gakoak eta jakintza.

Bestetik, eskualdeko eragileen arteko 5 topagune egin dira, 2015eko martxotik ekainera bitartean. Topaguneak ikasketa kolektiborako guneak izan dira, eta horietan berrikuntza sozialaren inguruko gakoetan sakontzeko aukera egon da, horretarako eskualdetik kanpoko esperientzia edo praktika onak ezagutuz, eskualdeko egitasmoen inguruko ebaluazioen emaitzak eta ondorioak landuz eta aurrera begirako erronkak zehaztuz.

 Footerra-beteberritzen

footerra
Back to Top