Maiatzaren 31n Debabarrena Berritzen prozesuko bigarren Topagunea egin genuen Debegesako egoitzan eta eskualdeko eragile batzuk bertaratu ziren. Saioaren helburua Debabarrena Berritzen prozesuan ebaluatu diren proiektuen emaitza orokorrak aurkeztea eta eskualdeko berrikuntza sozialaren gaitasunaz jabetzea izan zen; etorkizunean, abiatzen ditugun proiektuen bidez sortzen dugun gizarte-, ekonomia- eta ingurumen- inpaktua hobetzeko helburuarekin.
Lehenik eta behin, Debabarrena Berritzen prozesuan ebaluatu ditugun sei proiektuak aurkeztu genituen (erakundea, proiektuaren izaera eta deskribapen laburra, fasea…) eta ebaluazio-prozesuaren urratsak (galdetegia, elkarrizketa, talde-eztabaida) eta ebaluazio-eremu bakoitzean zer baloratu dugun ere azaldu genuen. Behin hori azalduta, ebaluazioen ondorio orokorrak aurkeztu genituen.
Behin ondorioak aurkeztuta, parte hartzaile bakoitzak bere burua aurkeztu eta ondorio horien inguruko hausnarketa egin du. Ebaluatutako proiektuetatik harago, eskualde-mailan eta berrikuntza sozialaren ikuspegitik dauden indarguneak eta praktika hobetzeko gakoak identifikatu dira, aurrera begira zein esparrutan eragin daitekeen pentsatuz. Laburbilduz, honakoak izan dira aurrera begira ikusten diren indarguneak eta hobetzekoak.
INDARGUNEAK |
HOBETZEKOAK |
|
|
Bukatzeko, saioa baloratu genuen.