Berrikuntza Soziala - Elhuyar
Berrikuntza Soziala

Beteberritzen egitasmoan iaz hasitako bideari segida eman nahi diogu, eta iaz egindako lana eta emaitza kontuan hartuta planteatzen dugu Beteberritzen proiektuaren bigarren fasea: Urberritzen.

Ikus dezakezuen bezala, proiektuak izen eta irudi berria du: Urberritzen. Izan ere, aurten, Urola Erdiko Garapen Agentziarekin (Iraurgi Berritzen), Hernaniko Udala (Eskualdearen izenean), eta Elhuyarrekin batera lankidetzan gauzatuko dugu proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker. Urtarriletik maiatzera bitartean eskualde bakoitzak bere prozesu propioa izango du eta maiatzetik aurrera, bi eskualdeek bat egitea da asmoa, eskualdeen arteko harremanak eta esperientziak landu eta partekatzeko.

Hortaz, proiektuaren helburu nagusia da Donostia-Beterri eskualdea (Beterri) eta Urola Erdia eskualdeetan berrikuntza sozialean ardaztutako dinamika iraunkor bat sortzea eta eskualdeetako eragileak artikulatzea. Gure eskualdera etorrita, hauek dira Beterrin landuko ditugun helburu zehatzak:

  • Eragile guztien artean Beterri eskualdeko tokiko garapenaren gaineko gogoeta orokorra egitea eta garapen-eredu berri bateranzko urratsak ematea, ereduaren gaineko ikuspegia eta balioak adostuz, eta horiek lortzeko estrategiak planifikatuz.
  • Eskualdeko eragileen arteko konexio posibleak, elkarlanerako aukera posibleak, egitasmo komun posibleak identifikatzeko eta eragileen arteko konexioak pizteko espazioak sortzea.
  • Eskualdeko eragileek elkarrekin edo banaka lantzen dituzten proiektuen inpaktua neurtzeko eta landutako garapen-ereduaren markoan nola kokatzen diren ebaluatzeko tresnak eskura jartzea.

Aurten 4 Topagune egingo ditugu, otsaila eta maiatza bitartean:

1. Topagunea (otsailak 26): Tokiko garapena ulertzeko moduak (Azaro Fundazioa eta Bagara)

2. Topagunea (martxoak 16): Garapen-ereduaren markoa aurkeztu eta guztion artean landu

3. Topagunea (apirilak 20): Martxan dauden proiektuak ezagutu eta elkarlanerako proiektu  berriak identifikatu

4. Topagunea (maiatzak 4): Lehentasunezko proiektuak martxan jartzeko urratsak planifikatu eta segimendua nola egin diseinatu

Parte hartzera gonbidatzen zaitugu! Etorriko zareten edo ez baieztatzeko deitu 688684956 – 688685586 telefonora edo idatzi mezu bat enpresa@andoain.eus helbidera

 Footerra-beteberritzen

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

footerra
Back to Top