Bosgarren saioa. Berrikuntza sozialaren praktika eskualdean: eskualdeko diagnostikoa eta aurrera begirako erronkak

Eguna: ekainak 10
Tokia: Gabriel Zelaia, Hernani

Bosgarren saioan, eskualdeko diagnostikoa osatu genuen eta aurrera begira jarri ginen. Helburua izan zen foro edo topagune honek zer beharri erantzun behar dion eta zer funtzio izan behar duen lantzea. Horretarako, hiru galdera formulatu genituen eta galdera horiei erantzuten jardun genuen, talde txikietan, lehenbizi, eta talde handian ,ondoren:

a)       Berrikuntza sozialerako, zer indargune eta hobetzeko ikusten dituzu eskualdean?

b)       Orduan, zure ustez, zein dira aurrera begirako erronka nagusiak?

c)       Erronkak zehaztuta, erronka horiek bideratu eta garatzeko, zein uste duzu izan behar duela gune honen funtzioa eta egitekoa?

topagunea 006

topagunea 007

topagunea 008

Hauxe izan zen, taldeetan egindako lana bateratuta, ondorioztatutakoa:

Berrikuntza sozialerako, zer indargune eta hobetzeko ikusten dituzu eskualdean?

 INDARGUNEAK

  • Sortzeko gaitasuna dugu.
  • Proiektuetan lanean ari garenok motibatuta gaude eta inplikazio-maila altua dugu.
  • Erakundeetan komunitatea eraikitzeko eta giza harremanak zaintzeko joera dugu.
  • Gizartean inpaktua duten proiektuak garatzen ditugu.
  • Eskuzabaltasunez lantzen ditugu proiektuak, besteekin partekatzeko jarrera irekia dugu (patenterik ez).
  • Eskualdean enpresa-mota ezberdinak (sozialagoak) sortzen ari gara eta adibide izan gaitezke gainerako enpresentzat, balio etikoen garrantzia zabaltzeko.
  • Enpresa txikien arteko lankidetza eta sinergia bilatzeko joera dugu.
  • Bertakoa gehiago baloratzen hasi gara orokorrean.

 HOBETZEKOAK/BEHARRAK

  • Planifikazio estrategiko baten beharra dugu.
  • Orotariko baliabideak (ekonomikoak, teknikoak, denbora…) eskuratu behar ditugu.
  • Kanpo-komunikazioa gehiago landu behar dugu.
  • Sortutako ezagutza gehiago zabaldu behar dugu.
  • Proiektu onak egiten ditugu, baina saltzaile txarrak gara.
  • Balioak landu behar ditugu; ezagutza teknikoa transferitzeaz gain, pertsonak hezteari garrantzia eman behar diogu, hezkuntza-erakundeetatik hasita. Eta balien komunikazioa landu behar da.
  • Elkarteok eta erakundeok elkar ezagutu behar dugu.
  • Aliantza berriak eta elkarlana sustatu behar ditugu, inertziak hautsiz.
  • Babes instituzionala lortu behar dugu. Administrazioen arteko elkarlana bermatzea.
  • Harreman publiko-pribatua-komunitarioa sustatu behar dugu.
  • Eskuzabaltasunaren kultura landu behar dugu (konpetentzia vs. lankidetza)
  • Gertuko eta konfiantzazko erlazioak sortu behar ditugu. Produkzioak eta kontsumoak elkar elika dezatela.
  • Eredu berriak ez daitezela ‘eliteentzat’ bakarrik izan.
  • ‘Ohiko’ enpresen inplikazioa lortu behar dugu.
  • Enpresen erantzukizun soziala sustatu behar dugu.

Zure ustez, zein dira aurrera begirako erronka nagusiak?

fluxua-1

 Erronkak zehaztuta, erronka horiek bideratu eta garatzeko, zein uste duzu izan behar duela gune honen funtzioa eta egitekoa?

fluxua-2

Amaitzeko, prozesuaren balorazioa egin genuen, prozesuan bakoitzak eman eta jaso duena  adierazteko dinamika baten bidez.

topagunea 024