Lehenengo saioa. Berrikuntza soziala Euskal Herrian, teoriatik praktikara

Eguna: Martxoak 12
Tokia: Urigain Etxea, Andoain

Lehen saioaren helburua taldea osatzea eta berrikuntza sozialaren kontzeptura hurbiltzen hastea izan zen. Proiektuak ebaluatzeko garatutako tresna aurkeztu zuen Elhuyarrek eta inguruko bi kooperatiba ezagutzeko aukera ere izan genuen: Uztaro eta Goiener.

Edozein eraldaketa-prozesu pertsonengandik abiatzen da. Gizarte-aldaketarako baldintzak sortu egin behar dira, eta horretarako funtsezkoa da pertsonak elkartu, antolatu, norabide komun eta ilusionagarri bat marraztu eta horra iristeko bidea elkarrekin lantzea.

Prozesu horren lehen urratsari ekin genion lehen saioan. Eskualdeko erakunde batzuetako 30 lagun inguru elkartu ginen, eta lehen egitekoa taldea osatzen eta egiten hastea izan zen, hain zuzen ere, elkar ezagutzea.

Prozesua aurkeztu ondoren, Elhuyarko kideek 2013-2014. kurtsoan berrikuntza sozialaren inguruan egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu zituzten. Berrikuntza sozialaren definizioa, ezaugarriak eta Euskal Herriko egitasmoak ebaluatzeko tresnaren nondik-norakoak azaldu zituzten.

Berrikuntza-sozialaren-markoa-1

Berrikuntza sozialaren markoa

Ondoren, gure inguruko bi kooperatiba ezagutzeko aukera izan genuen: Uztaro eta Goiener. Egunerokoan bizi dituzten amets eta zailtasunen berri eman ziguten Aitor Oñate eta Santiago Ochoa de Eribek.

Uztaro kooperatiba Beizaman kokatuta dago eta gaur egungo kontsumo-ereduaren aurrean alternatiba erreal bat eskaintzeko asmoz sortutako proiektua da. Bere oinarriak agroekologia, autoeraketa eta zoriontasuna dira, eta lurrarekiko eta ingurumenarekiko errespetuan oinarrituta, gertuko eta elkartasunezko harremanak sortu nahi ditu baserritarren eta bazkideen artean.

AA-014

GoiEner kooperatiba energia berriztagarria sortu eta merkaturatzeko kooperatiba da, eta Euskadi eta Nafarroan lan egiteko asmoz jaio da. Bere xedea da energiaren kontsumo arduratsua eta iraunkorra sustatzea eta herritarrek
oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea.

GoiEner-kooperatiba-1

GoiEner kooperatiba

AA-023
Amaitzeko, talde txikietan jarrita, entzundakoaren gaineko ideia nagusiak landu genituen eta saioaren balorazioa egin genuen. Oro har, parte-hartzaileak gustura egon ziren eta saioak interesa piztu zuen.