Hirugarren saioa. Berrikuntza sozialaren praktika eskualdean: ebaluazioen emaitzak

Eguna: maiatzak 13
Tokia: Mirentxu Etxea, Lasarte-Oria

Hirugarren saioan, ebaluatutako proiektuen ondorio orokorrak aurkeztu zituen Elhuyarrek. Horiek oinarritzat hartuta, eragile bakoitzak bere erakundearen inguruko gogoeta egin zuen eta ondoren guztion artean ondorio orokorrak landu genituen.

Saioari amaraunaren dinamikarekin eman genion hasiera. Geure buruak aurkeztu genituen, zer jarrerarekin gentozen partekatu eta guztion artean armiarma-sare bat irudikatu genuen.

A 004

Martxoa eta apirila bitartean eskualdeko hainbat eragileren proiektuak ebaluatu zituen Elhuyarrek, horretarako berariaz diseinatutako ebaluazio-tresnaren bidez. Emaitzen berri eman zen saioan. Ebaluatutako proiektuen ordezkari gehienak saioan bertan zeudenez, euren proiektuaren helburuak azaldu zituzten labur-labur, eta, ondoren, Elhuyarreko teknikariek ebaluazio guztietatik ateratako ondorio orokorrak aurkeztu zituzten.

Ebaluazioen ondorioak

Ondorio horiek entzun ondoren, parte-hartzaileek euren erakundearen inguruko gogoeta egin zuten. Indargune moduan honako elementu hauek jaso zituzten, besteak beste:

  • Erakundeko kideen motibazioa, inplikazioa eta konpromisoa
  • Barne-antolaketa horizontala
  • Proiektu berriak martxan jartzeko jarrera
  • Irekitasuna eta gertutasuna
  • Beste erakundeekiko harremanak

A 040

 Hobetzekoen artean, berriz, ondorengo hauek:

  • Kanpo-komunikazioa hobetzea eta ezagutza zabaltzea
  • Hausnarketarako eta irizpide berriak integratzeko tartea hartzea
  • Bideragarritasun ekonomikoa finkatzea
  • Beste sektore batzuekin elkarlanean jardutea eta sare berriak sortzea

Bukatzeko, 3 talde osatu eta taldeka ondorio orokorrak atera genituen:

Lehenengo taldea:

Indarguneak:

  • Erakundeen arteko lankidetza.
  • Informazioa partekatzea.
  • Pertsonen parte hartzeko nahia.

Hobetzekoak:

  • Baliabideak.
  • Komunikazioa eta ezagutzaren zabalkundea.

Bigarren taldea:

Atentzioa eman diguna:

  • Gizartearen aldaketaren aurrean, gure proiektuak eta jarduteko modua aldatzen ari gara.
  • Aldaketa hauek epe motzeko eta epe luzeko estrategiak eta ekintzak kontuan hartzera behartzen gaituzte.
  • Epe motzeko eta luzeko ekintzak eta estrategiak ondo uztartzeko tentsioari eutsi behar zaio.

Indarguneak:

  • Sareak eta harremanak ehuntzeko aukerak daude.
  • Proiektuetan dauden lantaldeak eta horien inplikazio altua.

Hobetzekoak:

  • Orotariko baliabideak (ekonomikoak, teknikoak, denbora…) eskuratzeko eta planifikazio estrategiko bat egiteko beharra.
  • Horrelako ekimenei segida ematea txinparta sortu arte.

Hirugarren taldea:

Indarguneak:

  • Sormena, sortzeko gaitasuna.
  • Komunitatea eraikitzeko eta giza harremanak zaintzeko joera.
  • Proiektuen eskuzabaltasuna, besteekin partekatzeko jarrera irekia.
  • Kideen motibazioa.
  • Proiektuen inpaktu soziala.

Hobetzekoak:

  • Balioak lantzea; ezagutza teknikoa transferitzeaz gain, pertsonak hezteari garrantzia ematea.
  • Euskarari garrantzia emanez, aliantza berriak sustatzea.
  • Babes instituzionala lortzea.
  • Komunikazioa lantzea.
  • Inertziak haustea, elkarte edo erakundeen arteko elkarlana sustatuz.

A 037