Laugarren saioa. Berrikuntza sozialaren praktika eskualdean: eragileen arteko sarea ehuntzen
Eguna: maiatzak 27
Tokia: Mirentxu Etxea, Lasarte-Oria
Laugarren saioan, sormenerako espazio bihurtu genuen Topagunea. Eragileen arteko sarea eraikitzen hasteko, elkarren arteko konexioak aurkitzen ahalegindu ginen, elkarri zer eskain diezaiokegun jakiten eta elkarrekin zer sor dezakegun ezagutzen, alegia. Horretarako, sormenerako dugun gaitasuna landu genuen, sormena buruan ditugun ideiak proiektu bihurtzen direnean gertatzen dela ulertuta.
Saioa sormen-dinamika batekin hasi genuen, objektu jakinek izan ditzaketen erabilera ezberdinak eta objektu desberdinen arteko konexioak landuz.
Ondoren, Topagunean parte hartzen duen eragile bakoitzak bere erakundea aurkeztu zuen
Eragile bakoitzaren jarduna hobeto ezagututa, eragileen arteko konexioak zein izan daitezkeen landu genuen. Aurrerago sakonago aztertzeko gaia zela ondorioztatu genuen eta azpimarratu zen orain garrantzitsuena dela erakundeen ateak elkarlanerako irekita egotea. Hala ere, konexioak lantzerakoan sortu ziren ideia batzuk.
Bestalde, saioan ikusi ahal izan genuen eskualdeko eragile batzuen artean jada harremanak eta konexioak badaudela, eta, beraz, eskualdeko sarea sortzeko abiapuntua nahiko sendoa dela.
Amaitzeko, saioa baloratu genuen eta oro har, parte-hartzaileek ondo baloratu zuten gogoetatik praktikara jauzi egitea.